XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dominus vobiscum esateko errirontz itzultzen danean, Jesukristo gure Jaunak bere ikasleai itzegiteko, baita obendunak (1) pecadores ondo artu ta beren obenak barkatzeko izan oi zuan neurrigabeko ondonayaz oroitu.

Mez-emalleak gero esaten dituban Otoitzak (latin eta erderaz Colecta) gure Jesus maiteak bere bizi guziyan gugatik egin zituban sarritako otoitzak adirazten dituzte.

Orain ere Mez-emalleak Elizaren izenean zugatik otoitz egiten du.

Elizaren Senar eta Bitarteko Jesukristo da, ta onen azken-gabeko irabaziyak erakusten dituban Emaztearen izenean Mez-emalleak eskatzen badu ¿ez aldu iritxiko?.

Epistola-k Igarlariyen (2) Profetas itz-aldiyak, batez ere Juan Bautista Santurenak, adirazten ditu.

Jaungoikoaren antziñako erritarrak baño guchiyago zerala ez uste izan; Espiritu Santubak argitutako eskut-itz miragarri ta bere Ordekoen esanen bidez Jaungoikoak orain ere itzegiten dizu: Zeruratu nai badezu arret' eta beerapen aundiz entzun.